26 Garrasika eta berebiziko astindua emanez, atera zen espiritu gaiztoa. Mutikoa hilik bezala gelditu zen. Ia denek hila zegoela zioten;
27 baina Jesusek eskutik hartu eta altxarazi egin zuen, eta mutikoa zutitu egin zen.
28 Jesus etxeratu zenean, ikasleek bakarrean galdetu zioten:—Eta guk, zergatik ezin izan dugu bota espiritu hori?
29 Erantzun zien:—Gisa honetako espirituak botatzeko bide bakarra otoitza da.
30 Handik atera eta Galilean zehar zebiltzan. Jesusek ez zuen inork jakiterik nahi,
31 bere ikasleei irakastera emana baitzegoen. Honela ari zitzaien: «Gizonaren Semea gizakien eskuetara emango dute; hil egingo dute, baina hil eta hiru egunera piztu egingo da».
32 Haiek, ordea, ez zuten ulertzen zer ari zitzaien; galdetzera, berriz, ez ziren ausartzen.