31 bere ikasleei irakastera emana baitzegoen. Honela ari zitzaien: «Gizonaren Semea gizakien eskuetara emango dute; hil egingo dute, baina hil eta hiru egunera piztu egingo da».
32 Haiek, ordea, ez zuten ulertzen zer ari zitzaien; galdetzera, berriz, ez ziren ausartzen.
33 Kafarnaumera iritsi ziren. Eta, etxean, Jesusek galdera hau egin zien:—Zer eztabaida izan duzue bidean?
34 Baina haiek hitzik ez; beren artean handiena nor ote zen eztabaidatu baitzuten bidean.
35 Eseri zen Jesus eta, Hamabiei dei eginik, esan zien:—Lehena izan nahi duena izan bedi denetan azkena eta denen zerbitzaria.
36 Eta gero, haur bat hartu, haien aurrera ekarri eta, magalean zuela, esan zien:
37 —Honelako haurra nire izenean onartzen duenak neu onartzen nau; eta ni onartzen nauenak, ez nau ni onartzen, bidali nauen hura baizik.