39 Baina Jesusek erantzun:—Ez eragotzi; ez baita inor nire izenean mirari bat egin eta gero nitaz gaizki-esaka jardungo duenik.
40 Hau da, gure kontra ez dagoena gure alde dago.
41 Benetan diotsuet: Mesiasen jarraitzaile zaretelako, ontzixka bat ur bada ere ematen dizuen inor ez da saririk gabe geldituko.
42 «Sinesten duten txiki hauetakoren baten sinesmena galbidean jartzen duenak, hobe luke errotarri bat lepotik lotu eta itsasora amilduko balute.
43 Zeure eskuak galbidean jartzen bazaitu, moztu; hobe duzu eskumotz betiko bizitzan sartu, bi eskuekin infernura, itzalezineko sutara, erori baino. (
44 ).
45 Zeure oinak galbidean jartzen bazaitu, moztu; hobe duzu hankamotz betiko bizitzan sartu, bi oinekin infernura jaurtia izan baino. (