8 Axdod hiritikkendu egingo dut buruzagia,Axkelondik aginte-makila duena;Ekron hiriaren aurkajasoko dut eskua,eta gainerako filistear apurrakgaldu egingo dira».Jainko Jaunak esan du.
9 Honela dio Jaunak:«Tiro herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Jendetzak eman baitizkie gatibuedomdarrei,anaiarteko itun-hitzari eutsi gabe;
10 horregatik, su emango dietTiroko harresiei,eta bertako jauregiakirentsi egingo ditu».
11 Honela dio Jaunak:«Edom herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Ezpataz aurrean erabili baititubere anaia israeldarrak,errukia itoz;gogor eutsi dio suminari,eten gabe gorrotoari;
12 horregatik, su emango diotTeman hiriari,eta Botzra hiriko jauregiakirentsi egingo ditu».
13 Honela dio Jaunak:«Amondarrekgaiztakeriarik asko egin dute,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo ditut!Galaadeko emakume haurduneisabela urratu baitzieten,beren lurraldeazabaldu ahal izateko;
14 horregatik, su emango dietRaba hiriko harresiei,eta bertako jauregiakirentsi egingo ditu;borrokaldikoan,guda-garrasiak izango diraeta ekaitz-egunean bezalakozalaparta.