3 Bi gizon elkarrekinjoango ote dira,lehenik ados jarri ez badira?
4 Lehoiak oihaneanorrorik egiten ote du,harrapakinik ez badu?Lehoikumeak gordelekutikmarruma egiten ote du,ezer harrapatu ez badu?
5 Txoririk erortzen ote dalurrean jarritako sarean,zer janik ez badu?Sarea lurretik goratenkatzen ote da,ezer harrapatu ez badu?
6 Jo al daiteke hirian adarra,jendea asaldatu gabe?Gerta al daiteke hirian zorigaitza,Jaunak eragin gabe?
7 Ez, Jainko Jaunak ez du ezer egiten,bere zerbitzari profeteibere asmoa azaldu gabe.
8 Lehoiak orro dagi,nor ez beldurtu?Jaunak hitz dagi,nork ez haren mezua zabaldu?
9 AldarrikatuAxdodeko jauregietan bizi direnei,Egiptoko jauregietakoei:«Bil zaitezteSamaria inguruko mendietan,eta ikusi hango nahaskeria ugariak,zapalkuntza handiak».