1 Entzun hitz hau,Samariako andreok,Baxango behiak bezainguri zaretenok:jende xehea zapaltzen duzue,behartsuak bidegabeki erabiltzen;«Ekarri ardoa, edan dezagun»agintzen diezue senarrei.
2 Zin hau egin du Jaunakbere santutasunagatik:«Badatoz egunak,arrainak amuz bezala,kakoan loturikeramango zaituztetenekoak;eraman,baita gelditutako bakarrak ere.
3 Harresi-zuloetatik irtengo zarete,bakoitzak bere aurreanizango duenetik,eta iparralderantzjaurtiko zaituztete».
4 Honela dio Jainko Jaunak:«Zoazte Betelgo santutegiranire kontra errebelatzeko,eta Gilgalerazuen errebeldiak ugaritzeko;eskaini goizero zeuen sakrifizioak,eta hiru egunero hamarrenak;
5 eskaini legamiadun ogiaesker oneko oparitzat;aldarrikatuzeuen borondatezko eskaintzak,horixe baituzue atsegin,Israelgo seme-alabok».