2 Zin hau egin du Jaunakbere santutasunagatik:«Badatoz egunak,arrainak amuz bezala,kakoan loturikeramango zaituztetenekoak;eraman,baita gelditutako bakarrak ere.
3 Harresi-zuloetatik irtengo zarete,bakoitzak bere aurreanizango duenetik,eta iparralderantzjaurtiko zaituztete».
4 Honela dio Jainko Jaunak:«Zoazte Betelgo santutegiranire kontra errebelatzeko,eta Gilgalerazuen errebeldiak ugaritzeko;eskaini goizero zeuen sakrifizioak,eta hiru egunero hamarrenak;
5 eskaini legamiadun ogiaesker oneko oparitzat;aldarrikatuzeuen borondatezko eskaintzak,horixe baituzue atsegin,Israelgo seme-alabok».
6 Honela dio Jaunak:«Gosea bidali dizuet hiri guztietara,ogi-falta zeuen bizilekuetara.Hala ere, ez zarete niregana itzuli.Nik, Jaunak, esana.
7 «Euria ukatu dizuetuztaroa baino hiru hilabetelehenagotik ere;hiri batean euria eginarazi duteta bestean ez;etxalde batek euria hartu du,eta bestea, euririk ezean,lehortu egin da.
8 Jendea badoa herriz herri ur bila,baina ez du behar adina aurkitzen.Hala ere, ez zarete niregana itzuli.Nik, Jaunak, esana.