9 «Haize erreaz eta gorrinaz jo ditutzuen baratze eta mahastiak;pikondo eta olibondoakmatxinsaltoak jan ditu.Hala ere, ez zarete niregana itzuli.Nik, Jaunak, esana.
10 «Izurria bidali dut zuenganaEgiptokoaren antzekoa.Zuen gazteak ezpataz hilarazi dituteta zuen zaldiak etsaien esku utzi.Zuen sudurretaraino igoarazi duthildakoen kiratsa,guda-kanpalekuetan.Hala ere, ez zarete niregana itzuli.Nik, Jaunak, esana.
11 «Irauli egin zaituztet,Sodoma eta Gomorrairauli nituen bezala;sutatik ateratako ilintiaren antzeralibratu zarete.Hala ere, ez zarete niregana itzuli,Nik, Jaunak, esana.
12 «Horregatik, bada,zu zigortzera nator, Israel;eta zigortzera natorkizunez gero,presta zaitezzeure Jainkoaren aurreanagertzeko».
13 Jainkoa damendiak eratu dituena,eta haizea sortu duena,gizakiari bere burubideakagertzen dizkiona,ilunpea egunsenti bihurtzen duena,mundu guztiaren gainetik dagoena.Jauna du izena,Jainko ahalguztiduna.