4 Ohe dotore eta goxotanluze etzaten zarete,artaldeko bildotseta ukuiluko txahal onenakjaten dituzue.
5 Harparen soinurakantuan egiten duzue,doinu berriak asmatuz,David zaretelakoan;
6 ardoa kopa handitan edaten duzue,olio usaintsu onenezigurzten zarete.Eta ez zaizue axolaIsrael herriaren hondamendia!
7 Horregatik, bada,zuek izango zaretelehenengo erbesteratuak,eta hor amaituko dirazuen jan-edan eta nasaikeriak.
8 Honela dioJainko Jaun ahalguztidunak,bere biziarengatik zin eginez:«Gaitzesten dutJakoben ondorengoen harrokeriaeta haien jauregiakgorrotatzen ditut:etsaiaren esku utziko dutosorik hiriburua».
9 Demagun etxe batean hamar lagun gelditzen direla: hamarrak hilko dira.
10 Honela galdetuko dio ahaideak etxe barrunbean dagoenari, gorpuak erretzen dituenarekin hilotzak etxetik ateratzera datorrenean: «Ba al da besterik zurekin?»Eta hark erantzungo: «Ez». Eta erantsiko: «Ixo! Ez da Jaunaren izena aipatzeko momentua!»