1 Beste hau ere erakutsi zidan Jainko Jaunak: saskia bete fruitu heldu.
2 —Zer ikusten duzu, Amos? —galdetu zidan.—Saskia bete fruitu heldu —erantzun nion.Jaunak esan zidan:—Bai, heldua da amaiera nire herri Israelentzat. Ez dut gehiago ez ikusiarenik egingo.
3 Honela dio Jaunak:«Egun hartan,jauregiko kantuakintziri bihurtuko dira,hilotzak izango dira nonahi,eta isilean kanporajaurtiko dituzte».
4 Entzun hau, zuek,behartsuak zapaldueta jende errukarriahondatzen duzuenok.
5 Zeuen baitan diozue:«Noiz amaitu behar ote duilberri-jaiak, laborea saltzeko?Noiz larunbatak,garia salmentan ateratzeko?Neurria txikiagotueta prezioak handituko ditugu,okerreko pisuak erabiliz.
6 Gari-hautsa bera eresaldu egingo dugu.Jende xehea dirutan erosiko dugu,eta behartsuakoinetako pare baten truke».
7 Jakoben ondorengoenohorea den Jaunak zin dagi,ez dituela ahaztukoberorien egintza gaiztoak.