6 Gari-hautsa bera eresaldu egingo dugu.Jende xehea dirutan erosiko dugu,eta behartsuakoinetako pare baten truke».
7 Jakoben ondorengoenohorea den Jaunak zin dagi,ez dituela ahaztukoberorien egintza gaiztoak.
8 Horrekin guztiarekin,lurra bera ereez ote da dardaratuko?Bizilagunekez ote dute dolurik egingo?Lur osoaNilo ibaia bezala haziko da,Egiptoko ibaiaren antzerapuztu eta hustuko da.
9 Honela dio Jaunak:«Egun hartan,eguerdi beteansarraraziko dut eguzkia,eta egun-argitan ilunduko dut lurra.
10 Zuen jaiak dolu bihurtuko ditut,zuen abestiak negar-kantu;dolu-jantziz estaliko zaituztet,eta zuen buruak soilduko ditut.Seme bakarraren heriotzakoanbezain gogorraegingo dut zuen samina.Honen guztiaren amaierabenetan garratza izango da».
11 Honela dio Jainko Jaunak:«Hara, badatoz egunak:lurrera gosea bidaliko dut;ez ogi-gosea, eta ez ur-egarria,Jaunaren hitza entzutekogose-egarria baizik.
12 Noraezean ibiliko dira,itsasoz itsaso,iparraldetik eguzkialdera,Jaunaren hitzaren bila,baina ez dute aurkituko.