5 Jainko Jaun ahalguztidunak lurra joeta lurrak dardara,bizilagun guztiek dolu;Egiptoko Nilo ibaiaren antzeralur guztia puztu eta hustu;
6 zeru-sabaia lurrean oinarritzen du,eta horren gainean eraikitzenbere jauregia;itsas urak bildueta lur gainera isurtzen ditu.Jauna du izena.
7 Honela dio Jaunak:«Israeldarrok, niretzat ez dago alderikzuen eta etiopiarren artean.Ez al nituen nik filistearrak Kretatiketa siriarrak Kir-tik atera,israeldarrak Egiptotik bezala?
8 Horra, Jainko Jaunaren begiakerresuma bekatari honenganjarriak daude:lur gainetik desagerraraziko dut;hala ere,ez ditut erabat desagerrarazikoJakoben ondorengoak.
9 Bai, alea bahean astinduohi den bezala,ale bat ere galdu gabe,halaxe astinaraziko dut Israel herria,nazio guztietan sakabanatuz.
10 Nire herriko bekatari guztiakezpataz hilko dira,“Bai zera, ez da hurbilduko,zorigaitzak ez gaitu joko!”esaten zutenak, alegia.
11 «Egun hartan,jasoko dut Daviden etxola eroria,horma pitzatuak beteko dizkioteta lurreratuak jasoko;antzinako eran berregingo dut.