19 Jaunak Egiptotik gure gurasoak atera zituen egunetik gaurdaino, ez gatzaizkio Jaunari, geure Jainkoari, leial izan, uko egin diogu haren mintzoa aditzeari.
20 Horregatik, oraintxe ere zoritxarrez josiak eta Jaunaren madarikaziopean gaude; madarikazio hau Jaunak Moisesen bitartez adierazi zuen, esnea eta eztia darizkion lurraldea guri emateko arbasoak Egiptotik atera zituenean.
21 Ez dugu aditu Jaunaren, geure Jainkoaren, mintzoa eta ez entzunarena egin diegu bidali dizkigun profeten esanei;
22 aitzitik, nork bere joera gaiztoei jarraituz, jainko arrotzak zerbitzatu ditugu eta Jaunari atsegin ez zaiona egin.