Baruk 3 EABD

Barkamen eske

1 «Jaun ahalguztiduna, Israelen Jainkoa, atsekabez eta bihotz eroriz, oihuka gatozkizu.

2 Entzun, Jauna, eta erruki zaitez, bekatu egin baitugu zure aurka.

3 Zu betiko zara errege; gu, ordea, betiko galduak.

4 Jainko ahalguztiduna, Israelen Jainkoa, entzun hildako israeldarren otoitza eta haien ondorengoon otoitza: haiek ez zuten Jaun horren, beren Jainkoaren, mintzoa aditu, eta guri erori zaizkigu gainera zoritxarrak.

5 Ez izan gogoan gure gurasoen okerrak, baizik eta ekarri gogora ordu honetan zeure ahalmena eta izena,

6 zu Jauna baitzara, gure Jainkoa; goretsiko zaitugu, Jauna.

7 Horretarako jarri diguzu zeureganako begirunea bihotzean, zuri dei egiteko. Goretsiko zaitugu geure erbestealdian, kendu baitugu geure baitatik zure aurka bekatu egin zuten gure gurasoen okerkeria.

8 Hona hemen gu orain erbestean, sakabanatu gaituzun herrietan, berauen iseka-gai eta madarikazio bihurtuak, gure Jainko Jaun horrengandik aldendu ziren gurasoen okerkeria ordaintzen».

JAKINDURIAZ GOGOETA (3,9—4,4)

Israelek jakinduria baztertu

9 Aditu, Israel,bizira daramaten aginduak,entzun, zuhurtasuna ikasteko.

10 Zer dela-eta, Israel,zer dela-eta zaude etsaien herrialdean,lurralde arrotzean zahartzen?

11 Zer dela-eta kutsaturik,gorpu bat ukitu duena bezala,eta zu zeuhildako baten pareko egina?

12 Utzi egin duzu jakinduriaren iturria!

13 Jainkoaren bideari jarraitu bazenio,bakean biziko zinatekeen betiko.

14 Ikasi non dagoen zuhurtasuna,non indarra eta zentzu ona,eta jakingo duzu non daudenbizitza luzea eta benetako bizia,non aurkitzen direngidatuko zaituzteten argia eta bakea.

Inork ez daki jakinduria non dagoen

15 Nork aurkitu dujakinduriaren bizilekua?Nor iritsi da haren altxorretaraino?

16 Non dira herrien buruzagiak,basapiztiak menderatzendituztenak?

17 Non txoriak harrapatzenjolasten direnak?Non giza konfiantzareneuskarri direnurrea eta zilarra pilatueta neurrigabeko ondasunakdituztenak?

18 Non dira zilarra arreta handiz landueta beren lanaren sekretuaisilean daukatenak?

19 Desagertu egin diraeta Hildakoen Egoitzara jaitsi,beste batzuek hartu dutehaien tokia.

20 Belaunaldi berriak sortu diraeta lurrean bizi,baina ez dutejakintzarako bidea ezagutu;

21 ez dira haren bila saiatu,ezta hartaz arduratu ere;ondorengoak ereharen bidetik urruti gelditu dira.

22 Kanaanen ez dutejakinduriaren berri,Temanen ez du inork ikusi;

23 ezta jakintzazale omen direnAgarren ondorengoek,Merran eta Temango merkatarieketa ipuin-kontalarieta jakintza-bilatzaileek ere,ez dute jakinduriarako bidea ezagutu,ezta hura non bilatu asmatu ere.

24 Oi Israel, bai handia dela mundua,Jainkoaren etxea!Bai zabala eta mugagabeaharen jabegoa!

25 Handia da mundua, mugarik gabea,haren goi-beheak neurririk gabeak.

26 Hor jaio zirenantzinako erraldoi ospetsuak,gizon tantaiak, guduan trebeak.

27 Baina Jainkoakez zituen horiek aukeratu,ez zien adierazi jakintzarako bidea,

28 eta galdu egin zirenzuhurtasun faltaz,zentzu onik ez zutelako galdu.

29 Nor igo da zerurajakinduriaz jabetzeko?Nork jaitsarazi du hodeietatik?

30 Nork igaro du itsasoa eta aurkitu?Nork ekarriko duurre finaren truke?

31 Inork ez dakinon dagoen jakinduria,inork ezin asmatu hura nola bilatu.

Jainkoak bakarrik ematen jakinduria Israeli

32 Jainkoak ezagutzen du jakinduria,dena dakienakbere adimenaz aurkitu du.Hark eratu du lurra betikoeta abereez bete.

33 Argiari joateko agindueta joan egiten da,deitu eta hark esanaegiten dardaraz.

34 Izarrek ere distira egiten duteberen zaintza-postuetan,pozez beterik;

35 Jainkoak deitu,eta «Hemen gaituzu»erantzuten diote,eta pozik distiratzenberen Egilearentzat.

36 Bera da gure Jainkoa,ez da beste inor hura bezalakorik.

37 Berak aurkitu ditujakintzara daramaten bideak,eta bere zerbitzari Jakobierakutsi dizkio,hain maite duen Israel herriari.

38 Gero, munduan agertu zenjakinduriaeta gizakien arteanjarri zuen bizilekua.

Kapituluak

1 2 3 4 5