2 Ez da inoiz ere ikusi zerupean Jainkoak, Moisesen legean idatzirik dagoena betez, Jerusalemen egin duenaren antzekorik,
3 nork bere seme-alaben haragia jateraino ere iritsi baikara.
4 Inguruko erresumen menpe utzi gaitu Jaunak eta albo-herrietan sakabanatu, beraien iseka-gai eta madarikazio bihurtuz.
5 Besteen nagusi izan beharrean, menpeko gertatu gara, bekatu egin baitugu Jaunaren, geure Jainkoaren, kontra, haren mintzoari ez entzunarena eginez.
6 «Jauna, gure Jainkoa, bakarrik da zuzena! Gu eta gure gurasoak, berriz, lotsagarri gaude, gaur ikus daitekeenez.
7 Jaunak gure kontra iragarritako zoritxar guztiak erori zaizkigu gainera;
8 halaz guztiz, ez diogu erregutu Jaunari, nor bere joera gaiztoetatik bihurtzeko asmoz.