21 “Hau dio Jaunak: Makurtu lepoa eta jarri Babiloniako erregearen menpe, eta zuen arbasoei eman nien lurraldean jarraituko duzue bizitzen.
22 Baina, nire esanari ez entzunarena eginez, Babiloniako erregearen menpe jartzen ez bazarete,
23 desagerrarazi egingo ditut Judako hirietatik eta Jerusalemdik poz-alaitasunezko oihuak eta senar-emaztegaien kantuak. Lurralde hau guztia hondatua geldituko da, bizilagunik gabe”.
24 «Baina guk, zure esanari ez entzunarena eginez, ez genuen jarri nahi izan Babiloniako erregearen menpe, eta zuk bete egin dituzu zeure mehatxuak. Zeure zerbitzari profeten bitartez iragarri zenuen bezala, gure erregeen eta arbasoen hezurrak hilobietatik atera eta kanpora bota dituzte.
25 Eta hor daude orain eguneko beroa eta gaueko hotza jasaten. Gosez, gerraz eta izurriz, oinaze latzetan, hil ziren.
26 Eta zeure bizitokitzat aukeratu duzun tenplua ere, Israel eta Judaren gaiztakeriagatik, gaur egun dagoen egoeran utzi duzu.
27 «Jauna, gure Jainkoa, zuk zeure bihotz onez eta neurrigabeko gupidaz jokatu duzu gurekin.