24 «Baina guk, zure esanari ez entzunarena eginez, ez genuen jarri nahi izan Babiloniako erregearen menpe, eta zuk bete egin dituzu zeure mehatxuak. Zeure zerbitzari profeten bitartez iragarri zenuen bezala, gure erregeen eta arbasoen hezurrak hilobietatik atera eta kanpora bota dituzte.
25 Eta hor daude orain eguneko beroa eta gaueko hotza jasaten. Gosez, gerraz eta izurriz, oinaze latzetan, hil ziren.
26 Eta zeure bizitokitzat aukeratu duzun tenplua ere, Israel eta Judaren gaiztakeriagatik, gaur egun dagoen egoeran utzi duzu.
27 «Jauna, gure Jainkoa, zuk zeure bihotz onez eta neurrigabeko gupidaz jokatu duzu gurekin.
28 Hala iragarri zenuen zeure zerbitzari Moisesen bitartez, israeldar guztien aurrean zeure legea idazteko agindu zenionean:
29 “Nire mintzoa aditzen ez baduzue, lagun-talde ezin handiago hau biziki urriturik geldituko da sakabanatuko dudan nazioetan.
30 Jakin badakit ez didatela adituko, herri burugogorra baita. Baina itzuliko dira beren baitara erbestealdian,