4 Inguruko erresumen menpe utzi gaitu Jaunak eta albo-herrietan sakabanatu, beraien iseka-gai eta madarikazio bihurtuz.
5 Besteen nagusi izan beharrean, menpeko gertatu gara, bekatu egin baitugu Jaunaren, geure Jainkoaren, kontra, haren mintzoari ez entzunarena eginez.
6 «Jauna, gure Jainkoa, bakarrik da zuzena! Gu eta gure gurasoak, berriz, lotsagarri gaude, gaur ikus daitekeenez.
7 Jaunak gure kontra iragarritako zoritxar guztiak erori zaizkigu gainera;
8 halaz guztiz, ez diogu erregutu Jaunari, nor bere joera gaiztoetatik bihurtzeko asmoz.
9 Horregatik, Jauna erne egon da eta azkenean zoritxarrok bidali dizkigu. Izan ere, Jauna zuzena da, zuzena egiteko agindu digun guztian;
10 guk, ordea, ez dugu haren mintzoa aditu, eman dizkigun aginduei jarraituz.