7 Jaunak gure kontra iragarritako zoritxar guztiak erori zaizkigu gainera;
8 halaz guztiz, ez diogu erregutu Jaunari, nor bere joera gaiztoetatik bihurtzeko asmoz.
9 Horregatik, Jauna erne egon da eta azkenean zoritxarrok bidali dizkigu. Izan ere, Jauna zuzena da, zuzena egiteko agindu digun guztian;
10 guk, ordea, ez dugu haren mintzoa aditu, eman dizkigun aginduei jarraituz.
11 «Jauna, Israelen Jainkoa, esku indartsuz atera zenuen zeure herria Egiptotik, mirariak eta egintza harrigarriak eginez; ahalmen handiz eta esku bizkorrez atera ere, izen ospetsua gaurdaino zeureganatuz;
12 guk, berriz, Jauna, geure Jainkoa, bekatu egin dugu, desleial izan gatzaizkizu, zure erabaki guztien kontra jaiki gara.
13 Urrundu zeure haserrea guregandik, baztertuak eta gutxituak baikaude sakabanatu gaituzun herrialdeetan.