12 Ez bedi inor poztuni alarguneta denek bazterturik ikustean:seme-alaben bekatuagatikgelditu naiz bakarrik,Jainkoaren legetikdesbideratu direlako.
13 Ez zituzten aintzat hartuharen erabakiak,ez ziren ibiliJainkoaren aginduen bidetik;utzi egin zutenirakatsi zien justiziazko jokabidea.
14 Zatozte, Siongo auzook,gogora nire seme-alaben erbestealdia,betiereko Jainkoak ezarria.
15 Urrutiko nazio batbota zien gainera,nazio harroa, hizkuntza arrotzekoa,ez zaharrentzat begirunerik,ez gazteentzat errukirik ez zuena.
16 Seme-alaba kutunakkendu dizkiote ama alargunari,bakardaderik bakartienean utziz.
17 Eta nik, zer egin dezaket zuen alde,ene seme-alabok?
18 Zoritxar hauekbidali dizkizuenak berakaterako zaituzte etsaien eskutik.