16 Seme-alaba kutunakkendu dizkiote ama alargunari,bakardaderik bakartienean utziz.
17 Eta nik, zer egin dezaket zuen alde,ene seme-alabok?
18 Zoritxar hauekbidali dizkizuenak berakaterako zaituzte etsaien eskutik.
19 Zoazte, seme-alabok,zoazte zeuen bidetik!Hona ni bakarrik eta bazterturik!
20 Nire bake-garaiko jantziak erantzieta erregutzaileen jantzi latzajarri dut:deiadar egingo diot Betikoaribizitzako egun guztietan.
21 Izan bihotz, ene seme-alabok!Egin oihu Jainkoari!Hark askatuko zaituztezapaltzen zaituztetenetsaien menpetik.
22 Badut nikBetikoak salbatuko zaituztenitxaropena.Pozez bete nau berriro Santuak,Betikoak, zuen salbatzaileak,laster izango baitu zuentzat errukia.