2 Onartu berriro jakinduria,Jakoben herri,zabiltza haren argiaren distiran.
3 Ez utzizeure harrotzeko bidea besteri,ezta zeure duintasuna ereatzerritarrei.
4 Zorionekoak gu, Israel,Jaunari zer zaion atsegindakigunok!
5 Izan bihotz, ene herri,Israelen izenaribizirik eusten diozun hori!
6 Jentilei salduak izan zarete,baina ez zuek hondatzeko;Jainkoaren haserreapiztu duzuelakoutzi zaituzte etsaien esku.
7 Zeuen Egilea sumindu zenuten,sakrifizioak, ez Jainkoari,deabruei baizik, eskainiz.
8 Ahaztu egin zenutenjaten eman zizuenJainko betierekoa,eta atsekabetuhazi zintuzten ama Jerusalem.