23 Negarrez eta nahigabeturikutzi zintuztedan joaten,baina azkengabekopozez eta atseginezitzularaziko zaituzteniregana Jainkoak.
24 Siongo auzoekgatibu ikusten zaituztete orain,baina laster,Jainkoak emango dizuen salbamenaikusiko dute;orduan agertuko ditu Betikoakospe handia eta distira.
25 Ene seme-alabok,eraman pazientziazJainkoak bidali dizuen zigorra.Etsaiak pertsegitu zaituzte,baina laster ikusiko duzue hondatua:burua oinazpian zapalduko diozue.
26 Nire seme-alaba samurrakbide latzetan ibili dira,indarrez osturiko artaldea bezalaeraman ditu etsaiak.
27 Izan bihotz, ene seme-alabok!Egin deiadar Jainkoari!Oroituko da zuetazegoera horretara ekarri zaituztena.
28 IraganeanJainkoarengandik urruntzeaerabaki bazenuten,itzuli orain berarenganaeta bila ezazue are gogo beteagoz!
29 Zoritxar hauekbidali dizkizuenak beraksalbatuko zaituzteeta poza emango betiko».