1 Jerusalem, erantzinahigabe eta zoritxarrarensoinekoa,jantzi betiko Jainkoak damaizunospearen soineko ederra.
2 Estali osorik, soingainekoz bezala,Jainkoak ematen dizun justiziaz;ezarri buruan, koroa bezala,Betikoaren ospea.
3 Jainkoak zure distira agertuko diezerupean bizi diren guztiei,
4 eta izen hau emango dizu betiko:«Justizian oinarrituriko Bake»,«Jainkoarenganako leialtasunetiksorturiko Poz».
5 Zutitu, Jerusalem, igo gainetaraeta begira ekialderantz:ikusi zeure seme-alabak,Santuaren hitzakekialdetik eta mendebaldetikbildurik,Jainkoa beraiezgogoratu delako pozik.
6 Etsaiek bultzaturik,oinez irten ziren zuregandik;orain, ospez, errege-tronuan bezala,dakarzkizu Jainkoak.
7 Jainkoak agindu dumendi garai oroeta betidaniko muinoakapal daitezen,eta sakanak bete, lurra berdintzeko,Israel seguru ibil dadin,Jainkoaren ospeak gidaturik.