5 Zutitu, Jerusalem, igo gainetaraeta begira ekialderantz:ikusi zeure seme-alabak,Santuaren hitzakekialdetik eta mendebaldetikbildurik,Jainkoa beraiezgogoratu delako pozik.
6 Etsaiek bultzaturik,oinez irten ziren zuregandik;orain, ospez, errege-tronuan bezala,dakarzkizu Jainkoak.
7 Jainkoak agindu dumendi garai oroeta betidaniko muinoakapal daitezen,eta sakanak bete, lurra berdintzeko,Israel seguru ibil dadin,Jainkoaren ospeak gidaturik.
8 Jainkoaren aginduz,basoek eta usain gozoko zuhaitzekgerizpe egingo diote Israeli bidean.
9 Jainkoak berak gidatuko du Israel,pozez, bere ospearen argitan;Jainkoarenak bakarrik direnjustizia eta errukiaizango ditu lagun.