1 Judako errege Joiakimen erregealdiko hirugarren urtean, Babiloniako errege Nabukodonosorrek setiatu egin zuen Jerusalem.
2 Jaunak honen eskuetara eman zituen Joiakim Judako erregea eta Jaunaren etxeko ontzi asko, eta Nabukodonosorrek Babiloniara eraman zituen, bere jainkoen jauretxeko altxortegian gordetzeko.
3 Gero, errege edo handikien familietako israeldar gazte batzuk aukeratzeko agindu zion jauregiko funtzionarioburu zen Axpenazi.
4 Akatsik gabeak izan behar zuten, itxura ederrekoak, jakinduriaz, adimenez eta zuhurtasunez beteak, erregearen jauregian zerbitzatzeko modukoak. Babiloniarren hizkera eta idazkera irakatsiko zizkieten.
5 Gainera, bere janari eta edari beretik emateko agindu zuen erregeak. Hiru urtez horrela hezi ondoren, erregearen zerbitzari izango ziren.