16 Baina gizon antzeko batek ezpainak ukitu zizkidan, eta berriro ere ahoa ireki eta hitz egin ahal izan nuen. Aurrean neukanari esan nion: “Nire jauna, zeharo larriturik nago ikuskari honengatik eta indarrik gabe gelditu naiz.
17 Nola hitz egin dezaket zurekin, ene jauna, indarra ez ezik arnasa bera ere galdu dudalarik?”
18 Orduan, gizon antzeko hark berriro ukitu ninduen eta indar berriak eman zizkidan.
19 Eta esan zidan: “Ez beldurtu, Jainkoak bereziki maite zaitu! Egon lasai! Izan bihotz eta indarberritu!” Haren hitzak bizkortu egin ninduen. Orduan, honela esan nion: “Ene Jauna, mintza zaitez, indarberritu nauzu eta”.
20-21 Hark esan zidan: “Ba al dakizu zergatik etorri naizen zuregana? Egiaren liburuan idatzia dagoena iragartzera etorri natzaizu. Orain, berriro Pertsiako aingeru zaindariarekin borrokatu behar dut; harekiko borroka bukatzean, Greziako aingeru zaindaria etorriko da. Mikaelek, zuen aingeru zaindariak, baizik ez dit laguntzen etsai horien aurkako borrokan.