1 «“Garai hartan, Mikael, aingeruen buruzagia eta zure herriaren zaindaria, agertuko da. Larrialdi-garaia izango da, nazioak nazio direnez geroztik parekorik gabea. Orduan, salbatu egingo da zure herria, biziaren liburuan beren izena idatzia duten guztiak, alegia.
2 Iratzarri egingo dira hilobietan dauden asko: batzuk betiko bizirako, besteak betiko lotsarako.
3 Jakintsuek ortziak bezala distiratuko dute, eta besteei bide zuzenetik ibiltzen lagundu dietenek izarrak bezala betikotasunean.
4 Eta zuk, Daniel, gorde isilpean mezu hau eta itxi zigiluz liburua azken garaia arte. Orduan, askok aztertuko dute eta beren jakinduria sakonduko”.
5 «Nik, Danielek, begiratu eta beste bi gizon ikusi nituen zutik ibaiaren alde banatan.
6 Haietako batek, ibaiko ur gainean zegoen ehunez jantzitako gizonari esan zion: “Noiz izango da gauza harrigarri hauen azkena?”