10 Asko izango dira probatuak, garbituak eta berrituak. Gaiztoek, ulertzeko gauza ez direnez, gaiztakeriak egiten jarraituko dute. Jakintsuek, ordea, dena ulertuko dute.
11 Eguneroko oparia kendu eta aldare gainean idolo higuingarria jarriko denetik mila berrehun eta laurogeita hamar egun igaroko dira.
12 Zorionekoa mila hirurehun eta hogeita hamabost egunez eroapenez itxaroten duena.
13 Eta zu, Daniel, izan leial azkena arte. Orduan hartuko duzu atseden, eta garaiaren azkenean altxatuko zara saria jasotzeko”».