1 Nabukodonosor erregeak urrezko irudi bat egiteko agindu zuen, hogeita hamar metro gora eta hiru metro zabal, eta Babilonia eskualdeko Dura lautadan ipini zuen.
2 Gero, erregeak mandatariak bidali zituen eskualdeko funtzionario guztiak biltzeko: eskualdeburu, gudalburu, gobernari, kontseilari, diruzain, epaile, legegizon eta agintariak. Berak eraikitako urrezko irudiaren sagarapen-festarako deitzen zituen.
3 Etorri ziren, beraz, goi-funtzionario guztiok, eta irudiaren aurrean bildu ziren sagarapen-festa egiteko.
4 Bozeramaileak honela aldarrikatu zuen: «Entzun agindu hau, herri, nazio eta hizkuntza guztietako jendeok: