2 Gero, erregeak mandatariak bidali zituen eskualdeko funtzionario guztiak biltzeko: eskualdeburu, gudalburu, gobernari, kontseilari, diruzain, epaile, legegizon eta agintariak. Berak eraikitako urrezko irudiaren sagarapen-festarako deitzen zituen.
3 Etorri ziren, beraz, goi-funtzionario guztiok, eta irudiaren aurrean bildu ziren sagarapen-festa egiteko.
4 Bozeramaileak honela aldarrikatu zuen: «Entzun agindu hau, herri, nazio eta hizkuntza guztietako jendeok:
5 Turuta, txirula, zitara, alboka, harpa eta beste musika-tresnen hotsa entzun orduko, lurreraino ahuspeztuz, Nabukodonosor erregeak eraiki duen urrezko irudia gurtuko duzue.
6 Ahuspezturik gurtzen ez duena, labeko su bizira jaurtiko dute».
7 Horrela, bada, herri, nazio eta hizkuntza guztietako jendeak, turuta, txirula, zitara, alboka, harpa eta beste musika-tresnen hotsa entzun zueneko, lurreraino ahuspeztuz, Nabukodonosor erregeak eraikitako irudia gurtu zuen.
8 Handik laster, babiloniar batzuk juduak salatzera joan ziren Nabukodonosor erregeagana.