21 Eta loturik, beren jantzi eta guzti, praka, soingaineko eta burukoekin, labeko su bizira jaurti zituzten.
22 Erregearen agindu zorrotzaren arabera labea bizi-bizi piztu baitzuten, Xadrak, Mexak eta Abed-Nego jaurtitzeko labera hurbildu ziren gudariak berak suak kiskalita hil ziren.
23 Eta Xadrak, Mexak eta Abed-Nego, hirurak, su bizitan zegoen labera erori ziren lotuta.
24 Nabukodonosor erregea jauzi batez zutitu zen eta, harriturik, bere kontseilariei galdetu zien:—Ez al ziren hiru, lotu eta sutara botatako gizonak?—Halaxe da, errege jauna —erantzun zioten.
25 Eta erregeak:—Ba, nik lau gizon ikusten ditut, suaren erdian libre dabiltzala; ez die suak kalterik egin, eta laugarrenak aingerua dirudi.
26 Nabukodonosorrek, sutan zegoen labera hurbildurik, oihu egin zuen: «Xadrak, Mexak eta Abed-Nego, goi-goiko Jainkoaren zerbitzariok, atera kanpora!»Berehala irten ziren labe barrutik.
27 Eskualdeburu, ministro, gobernari eta kontseilari guztiak bildu ziren gizon haiek ikusteko: suak ez zien ezer egin gorputzean, ileak ere ez zitzaizkien kiskali, jantziak ukitu gabe zeuzkaten eta ez zerien erre-usainik.