29 Horregatik, hauxe agintzen dut: Xadrak, Mexak eta Abed-Negoren Jainkoaren kontra gaizki hitz egiten duena, edozein herri, nazio edo hizkuntzatakoa delarik ere, txiki-txiki egina izango da, eta halakoaren etxea zabortegi bihurtua. Ez baita gizona horrela libra dezakeen beste jainkorik».
30 Ondoren, erregeak kargu handiagoak eman zizkien Xadrak, Mexak eta Abed-Negori Babilonia eskualdean.
31 Nabukodonosor erregeak, mundu osoan bizi zen herri, nazio eta hizkuntza guztietako jendeari mezu hau bidali zion:«Bake osoa!
32 «Egoki iruditu zait goi-goiko Jainkoak nire alde egin dituen egintza harrigarri eta mirariak zuei jakinaraztea:
33 «“Bai handiakharen egintza harrigarriak!Bai ahaltsuak haren mirariak!Haren erreinuak beti iraunen du,haren aginteakmenderen mendetan!”