7 Horrela, bada, herri, nazio eta hizkuntza guztietako jendeak, turuta, txirula, zitara, alboka, harpa eta beste musika-tresnen hotsa entzun zueneko, lurreraino ahuspeztuz, Nabukodonosor erregeak eraikitako irudia gurtu zuen.
8 Handik laster, babiloniar batzuk juduak salatzera joan ziren Nabukodonosor erregeagana.
9 Esan zioten: «Luzaro bizi zaitez, errege jauna!
10 Zeuk, errege, agindu duzu, turuta, txirula, zitara, alboka, harpa eta beste musika-tresnen hotsa entzun orduko, denek, lurreraino ahuspeztuz, irudia gurtzeko,
11 eta ahuspezturik gurtzen ez duena, labeko su bizira jaurtitzeko.
12 Ba, judu batzuek, Xadrak, Mexak eta Abed-Negok, Babilonia eskualdean administratzaile jarri dituzunok hain zuzen, ez dute zure agindua bete nahi: ez dituzte gure jainkoak zerbitzatzen, eta ez dute gurtzen eraiki duzun irudia».
13 Nabukodonosor sutan jarri zen, eta Xadrak, Mexak eta Abed-Nego bere aurrera ekartzeko agindu zuen. Etorri zirenean,