4 Etorri ziren, bada, aztiak, igarleak eta astrologoak, eta ametsa kontatu nien; baina ez ziren esanahia azaltzeko gauza izan.
5 Azkenean, Daniel aurkeztu zen. Gizon hau, nire jainkoaren ohorez Beltxatzar ere deitua, jainko santuen espirituz beterik dago. Kontatu nion ametsa, esanez:
6 Beltxatzar, aztien buru zaren hori, badakit jainko santuen espirituak gidatzen zaituela eta misterio zailik ez dagoela zuretzat. Azal iezadazu, bada, ametsaren esanahia.
7 Ohean nengoela, ikuskari hau izan dut:«Zuhaitz guztiz garaiazegoen munduaren erdian.
8 Zuhaitzahandia eta sendoa egin zen:zeruraino iristen zen,munduaren azken ertzetik ereikus zitekeen.
9 Haren hostoak ederrak ziren,eta fruituak ugari,sorkari guztiak asetzeko adina.Basapiztiek haren itzaleanegiten zuten abaroeta hegaztiek haren adarretan habia.Bizidun ororen janari zen.
10 «Oraindik ohean nengoela, zerutik zetorren aingeru zaindari bat ikusi nuen ikuskarian.