7 Horrela, bada, ministroek eta eskualdeburuek zalapartaka erregeagana jo zuten, esanez: «Bizi zaitez luzaro, Dario errege!
8 Erreinuko ministro, eskualdeburu, kontseilari eta gobernariek aho batez eskatzen dizute errege-agindu hau eman eta aldarrika dezazun: Errege jauna, hogeita hamar egun hauetan, zuri ez beste jainko nahiz gizonen bati otoitz egingo diona, jaurti dezatela lehoien zulora.
9 Beraz, eman agindu hori eta sinatu, aldatua izan ez dadin, mediarren eta pertsiarren aldaezineko beste legeak bezala».
10 Hala, Dario erregeak sinatu egin zuen agindua.
11 Agindua sinatua zegoela jakitean, Daniel bere etxera erretiratu zen. Goiko gelako leihoak Jerusalem aldera ematen zuen eta han belaunikatzen zen, egunean hiru aldiz otoitz egin eta Jainkoa goresteko. Hala egin ohi zuen beti.
12 Orduan, Danielen etsaiak zalapartaka sartu ziren haren etxean, eta bere Jainkoari otoitzean aurkitu zuten.
13 Orduan, erregeagana joan eta esan zioten:—Errege jauna, ez al duzu agindu, hogeita hamar egun hauetan, zuri ez beste jainko nahiz gizonen bati otoitz egingo diona, jaurti dezatela lehoien zulora?Erregeak erantzun zuen:—Halaxe da! Mediarren eta pertsiarren legeen arabera, emandako agindua aldaezina da.