1 «Belxatzar erregearen hirugarren urtean, nik, Danielek, beste ikuskari bat izan nuen, lehen izandakoaz gainera.
2 Hona zer ikusi nuen: Elam eskualdean dagoen Susa gotorlekuan aurkitzen nintzen, Ulai ibai ondoan.
3 Ikuskarian ahari bat ikusi nuen zutik ibai ondoan. Bi adar luze zituen, baina bat beranduago atera zitzaion eta luzeagoa zen.
4 Aharia mendebalderantz, iparralderantz eta hegoalderantz adarka ari zela ikusi nuen. Eta ez zegoen hari aurre egingo zion piztiarik, ezta haren menpetik aterako zenik ere. Nahi zuena egiten zuen eta gero eta indartsuagoa egiten ari zen.
5 «Ikusi nuenaz gogoetaka ari nintzela, aker bat ikusi nuen: lur gaina ukitu gabe mundu guztia zeharkatuz, mendebaldetik zetorren. Akerrak adar handi bat zeukan begien artean.
6 Ibai ondoan zutik ikusi nuen adar biko ahariagana hurbildu eta lasterka batean haren aurka joan zen bere indar guztiaz.