15 «Nik, Danielek, ikuskariari begira eta haren esanahia ulertu nahian nenbilela, gizon antzeko bat ikusi nuen zutik neure aurrean.
16 Eta Ulai ibaitik zetorren giza ahots bat entzun nuen deiadarka: “Gabriel, argi iezaiozu gizon horri ikuskaria”.
17 «Orduan, Gabriel ondora hurbildu zitzaidan. Izuturik ahuspez erori nintzen; baina hark esan zidan: “Gizona, uler ezazu ikuskaria azken aldiari buruz ari dela”.
18 «Hitz egiten ari zitzaidan bitartean, zorabiaturik ahuspez erori nintzen. Hark ukitu eta altxarazi egin ninduen.
19 Gero, esan zidan: “Jainkoaren haserrea bere betera iristean gertatuko dena agertuko dizut, azkena erabakia baitago.
20 Ikusi duzun ahariaren bi adarrak mediarren eta pertsiarren erreinuak dira.
21 Akerra, aldiz, greziarren erreinua da, eta begi arteko adar handia erreinu horren lehen erregea.