9 Amaitu dira labore-opariaketa isur-opariak Jaunaren etxean.Dolu dagite apaizek,Jaunaren zerbitzariek.
10 Gorri daude landak,dolu dagi lurrak;galdu da laborea, agortu ardoa,ahitu olioa.
11 Bihotz-erorita daude nekazariak,garrasika mahastizainak;galduak baitira garia eta garagarra,hondatua soroetako uzta.
12 Iharturik dago mahastia,zimel pikondoa,baita granadondoa, palmondoaeta sagarrondoa ere;halaber ihartu dirabasazuhaitz guztiak.Eta ihartu da gizakien poza ere!
13 Egizue erosta, apaizok,doluz jantzita;egizue garrasi, aldare-zerbitzariok.Zatozte, emazue gauadolu-jantziz estalita,Jainkoaren zerbitzariok.Labore-opari eta isur-oparirik gabegelditu baita Jainkoaren etxea.
14 Antola ezazue baraualdia,egizue batzarrerako deia.Bildu buruzagiaketa herritar guztiakJaunaren, zeuen Jainkoaren,etxean,eta egin oihu Jaunari.
15 Ai! Hau eguna, hau!Gainean baita Jaunaren eguna.Ahalguztidunarenhondamen-indarrez dator.