1 Jo turuta Sionen!Egin irrintzi nire mendi santuan!Ikara bedi lurraldeko jende guztia,bai baitator Jaunaren eguna,gainean da.
2 Ilunpearen eta itzal beltzaren eguna,hodeien eta laino beltzaren eguna.Hor dator,egunsentia mendi gainetara bezala,gudaroste ugari eta indartsua.Ez da egundainohorrelakorik ikusi,ezta ikusiko ere berriromenderen mendetan.
3 Haien aurretik suak irentsi,haien atzetik garrak kiskali.Lehen, lurra baratze eder;gero, eremu gorri.Ez die ezerk ihes egiten.
4 Zaldiak dirudite,zaldunak bezala korrika.
5 Mendiz mendi saltoka doazenzalgurdiena bezalakoburrunba dakarte,lastoa erretzen duen suarentxinparta-hotsa bezalakoa.Gudaroste indartsua dirudite,borrokarako gertu.
6 Haien aurrean ikara dira herriak,zurbil jartzen aurpegi guztiak.
7 Gudariak bezala oldartzen dira,gerlarien antzera igotzenharresietan gora.Bakoitza bere bidetik doa,nor bere lerrotik okertu gabe.
8 Lagunari trabarik egin gabe,bakoitza bere arrastoan doa.Gezia gainera jausita ere,ez dute atzera egiten.
9 Hiriari erasotzen diote,harresiak hartzen;etxe-hormetan gora igotzen dira,leihoetatik sartzen lapurrak bezala.
10 Haien aurrean dar-dar dagi lurrak,ikara da zerua;eguzki-ilargiak ilundu egiten dira,izarrek beren dirdira galtzen.
11 Eta Jaunak deiadar dagibere gudarostearen aurrean;kontaezinak diraharen gudari-sailak,indartsuakharen aginduak betetzeko.Handia da eta guztiz ikaragarriaJaunaren eguna:nork eman aurpegi?
12 «Baina garaiz zabiltzate oraindik—hala dio Jaunak—.Itzul zaitezte nireganabihotz-bihotzez,barau, negar eta intzirika».
13 Ez urratu soinekoak,bihotzak baizik!Itzul zaitezte Jaunarengana,zeuen Jainkoarengana,bihozbera eta errukiorra baita,haserregaitza eta onginahiz betea,bere mehatxuez damutzen dena.
14 Agian, atzera egineta damutuko da,eta ondasunez bedeinkatukozaituzte ostera.Orduan, labore-opariaketa isur-opariakegin ahal izango dizkiozueJaunari, zeuen Jainkoari.
15 Jo turuta Sionen,antolatu baraualdia,egin batzarrerako deia!
16 Bildu herria batzar santura;bildu zaharrak,ekarri haurrak,baita bularrekoak ere.Utz beza senar berriak ezkontza-gelaeta emazte berriak ezkontza-ohea.
17 Egin bezate negarapaizek, Jaunaren zerbitzariek,atari eta aldare artean.Esan bezate:«Erruki zakizkio, Jauna,zeure herriari.Ez utzi zeure ondarea lotsagarri,ez bezate beste nazioekmenpean har.Zergatik esan behar duteatzerritarrek:“Non dute, bada, beren Jainkoa?”»
18 Bere lurrarekiko maitasun-espazbeterik dago Jaunaeta barkatu egiten dio bere herriari.
19 Eta honela erantzuten dio:«Hara, laborea, ardoa eta olioabidaliko dizkizuet, aseko zaituztet.Ez zaituztet aurrerantzeanbeste nazioen arteanlotsagarri utziko.
20 Uxatuko dut zuengandikiparraldeko etsaia,eta lur idor eta gorrira jaurtiko:aurreguardia ekialdeko itsasorantz,atzeguardiamendebaldeko itsasorantz.Haren ustel-usaina zabalduko da,kiratsak airea beteko du.Gauza handiak egiten zituenbere ustez!»
21 Ez izan beldur, lurra!Poz zaitez eta alaitu!Gauza handiak Jaunak baititu egin.
22 Ez izan beldur, landako abereok!Badator landa zabalean larre berria,badakarte zuhaitzek fruitua,pikondoak eta mahastiakaberastasuna.
23 Poz zaitezte, Siongo seme-alabok,alaitu Jaunarekin,zeuen Jainkoarekin!Antzina bezala,garaian garaiko euriaematen baitizue,udazkeneko zein udaberriko euria.
24 Larrainak alez beteko dira,dolareek ardoz eta oliozgainez egingo dute.
25 «Ordaina emango dizuet:nik bidalitakomatxinsalto-gudaroste handiakdena jan zizuen urteetako ordaina.
26 Ase arte jango duzue,eta Jauna, zeuen Jainkoa,goretsiko,zuen alde harrigarrirojokatuko baitu.Nire herria ez da berriroinoiz lotsatan geldituko.
27 Orduan ezagutuko duzueni zuen artean,Israelen erdian, nagoelaeta ni, Jaun hau,naizela zuen Jainkoa,eta ez beste inor.Nire herria ez da berriro inoizlotsatan geldituko.