1 «Egun haietan eta une hartan,Judaren eta Jerusalemen zoriaaldatuko dut.
2 Nazio guztiak bilduko dituteta Josafateko zelaira jaitsaraziko;auzia izango dut bertan haien aurka,herri eta ondare dudan Israeliegindako guztiagatik:nazioen artean sakabanatu zuten,nire lurra beren artean banatu,
3 nire jendea zotz egin zuten.Emagalduen saritzatmutikoa ematen zuten,eta zurruterako ardo-trukeneskatxa saltzen.
4 «Eta zuek, Tiro eta Sidon hiriok eta Filisteako eskualde guztiok, zer nahi duzue niregandik? Nik ordaina ematea nahi al duzue? Niregandik ordaina nahi baldin baduzue, gertu nago: berehala jausaraziko dut ordaina zuen bizkarrera.
5 Nire urrea eta zilarra ostu zenituzten eta nire bitxien altxorra zeuen tenpluetara eraman.