11 Zatozte bizkor,inguruko herri guztiok,bil zaitezte.—Zuk, Jauna, gida itzazuzeure gudariak haien aurka—.
12 Erne! Betoz nazioakJosafateko zelaira,han eseriko baita Jauna,inguruko herri guztiak epaitzeko.
13 Heldu igitaiari, uzta heldu da;etorri eta zapaldu,dolarea beterik dago,upelak gainezka.Gainez egin baituhaien gaiztakeriak.
14 Jendetzak eta jendetzakEpai-zelaian,gainean baita Jaunaren eguna,Epai-zelaian.
15 Eguzki-ilargiak ilundu egiten dira,izarrek beren distira galtzen dute.
16 Orro dagi Jaunak Siondik,deiadar Jerusalemdik,eta ikara dira zeru-lurrak.Baina Jauna babes dabere herriarentzat,gordeleku Israelgo seme-alabentzat.
17 «Orduan ezagutuko duzueni, Jauna, naizela zuen Jainkoaeta Sion nire mendi santuanbizi naizela.Jerusalem santu izango da berriro,eta ez da han arrotzik sartuko.