12 Erne! Betoz nazioakJosafateko zelaira,han eseriko baita Jauna,inguruko herri guztiak epaitzeko.
13 Heldu igitaiari, uzta heldu da;etorri eta zapaldu,dolarea beterik dago,upelak gainezka.Gainez egin baituhaien gaiztakeriak.
14 Jendetzak eta jendetzakEpai-zelaian,gainean baita Jaunaren eguna,Epai-zelaian.
15 Eguzki-ilargiak ilundu egiten dira,izarrek beren distira galtzen dute.
16 Orro dagi Jaunak Siondik,deiadar Jerusalemdik,eta ikara dira zeru-lurrak.Baina Jauna babes dabere herriarentzat,gordeleku Israelgo seme-alabentzat.
17 «Orduan ezagutuko duzueni, Jauna, naizela zuen Jainkoaeta Sion nire mendi santuanbizi naizela.Jerusalem santu izango da berriro,eta ez da han arrotzik sartuko.
18 Egun hartanmendiek ardoa emango dute,muinoek esnea isuriko.Judako erreka guztiakura betean joango dira.Jaunaren etxean iturria sortuko da,eta Arkazi ibarra ureztatuko du.