10 Alde, zoazte toki honetatik,ez baituzue hemenatsedenik izango!Kutsatu egin duzuenez,izugarrizko hondamendiak joko du.
11 Eman dezagun,“Ardoa eta pattarraugari emango dizut”esaka ari dela norbait;horrelako mezu hutsaleta gezurrezkoa lekarkeenaizango litzatekeherri honek merezi duen profeta!
12 «Oso-osorik bilduko zaitut,Jakoben herri;batu egingo ditut, Israel,zure baitan bizirik geldituak.Ardiak eskortan bezala,artaldea barrutian bezala,batuko zaituztet,eta berriro entzungo dajendearen zarata-hotsa».
13 Jauna joango zaie aurretikbidea irekiz;indarrez bidea ireki,hiriko ateetatik igaroeta libre aterako dira.Jaunak, beren erregeak,gidatuko ditu.