Mikeas 3 EABD

Buruzagien aurka

1 Zuei diotsuet,Jakoben ondorengoen buruzagioi,Israelgo agintarioi:«Ez al dagokizue zueizuzenbideaz arduratzea?

2 Baina ez: ongia gorrotoeta gaizkia maite duzue.Larrua kentzen diozue jendeari,eta hezur hutsetan uzten».

3 Nire herriaren haragia jaten dute,larrua kentzen diote,eta hezurrak apurtzen;eltzerako haragia bezalapuskatzen dute,lapikorako okela bezala.

4 Beraz, Jaunak ez die entzungo,oihu egingo diotenean;aurpegia gorde egingo die orduan,beren egintza gaiztoengatik.

Herria engainatzen duten profeten aurka

5 Honela dio Jaunaknire herria desbideratzen dutenprofetei buruz:«Jatekoa ematen dieteneibakea iragartzen diete;ahora ezer ematenez dietenei, berriz, gerra santua.

6 Horregatik, ikuskarien ordezgau beltza izango dute,igarpenen ordez iluna.Eguzkia sartu egingo daprofeta horientzat,eta eguna ilundu».

7 Ikusleak lotsatu egingo dira,igarleak ahalkez gorrituko;ahoa itxi egingo dute denek,ez baituteJainkoaren erantzunik izango.

8 Ni, ordea,Jaunaren espirituaz betea nago,haren indar, zuzentasuneta kemenaz betea,Jakoben ondorengoeiberen errebeldiaeta Israeli bere bekatua adierazteko.

Jerusalemen hondamendia iragarri

9 Entzun hau,Jakoben herriaren buruzagiok,Israelgo agintariok,zuzentasuna higuintzeneta zuzenbidea okertzen duzuenok:

10 odolaz eraikitzen duzue Sion,bidegabekeriaz Jerusalem.

11 Buruzagiek eskupekoaren trukeepaitzen dute,apaizek soldatagatik irakasten,profetek diru-ordainetan iragartzen;eta, halere,Jaunarengan babesten dira, esanez:«Ez al dugu, bada, Jauna geurekin?Zoritxarrak ez gaitu joko».

12 Horregatik, zuen erruz,goldalur bihurtuko da Sion,harri-pila Jerusalem,baso tenpluaren mendia.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7