5 Armaz menderatuko dituzteAsiria eta Nimroden lurraldea;askatu egingo gaituzteasiriarren eskutik,hauek gure lur-mugetan sartueta gure lurraldeazapalduko balute.
6 Bizirik geldituriko israeldarrak,Jaunak bidaltzen duenihintza bezala,belardira jaisten deneuri-lanbroa bezalaizango dira herri askoren artean:ez dira gizakiaren esku egongo,ez dute itxaropenagizakiagan jarriko.
7 Bizirik geldituriko israeldarrak,herri askotan sakabanatuak,lehoia basapiztien artean bezala,lehoikumea ardien artean bezalaizango dira:edonon sartzen direlarik,harrapatu eta txikitu egiten dute,eta ez da inorhaien eskutik libratuko.
8 Bai, jaso eskuazeuen etsaien aurka,eta denak ezereztuakgertatuko dira.
9 Honela dio Jaunak:«Egun hartan,ezereztuko ditut zure zaldiak,eta guda-gurdiak suntsituko.
10 Ezereztuko ditutzure lurraldeko hiriak,eta zure gotorleku guztiakerraustuko.
11 Kenduko dizkizut eskuetatikaztikeria guztiak,eta aztirik ez duzuaurrerantzean izango.