1 Entzun zer esan didan Jaunak:«Ea, hasi nire auzia,hartu mendiak lekuko,adi bezate muinoek zure ahotsa!»
2 Entzun, mendiok, Jaunaren auzia,entzun,lurraren betiereko oinarriok;auzitan ari baita Jaunabere herriarekin,salaketan Israelekin:
3 «Ene herri, zer egin dizut nik zuri,zertan izan natzaizu nekagarri?Erantzun, mesedez!
4 Nik igoarazi zaitutEgipto lurraldetik,nik askatu esklabotzatik;nik bidali ditut Moises,Aaron eta Miriamzure aurrean gidari.
5 Ene herri, gogora ezazuzer asmo gaizto zerabilenMoabeko errege Balakek,eta zer erantzun zionBeor-en seme Balaamek;gogoratuXitimdik Gilgal bitarteangertatutakoak,horrela aitor dezazunzu salbatzeko nik egindako guztia».
6 Zerekin agertuko naizJaunaren aurrean?Zerekin,Jainkoari gurtza ematerakoan?Urteko zekorrakekarriko ote dizkioterre-oparitzat?
7 Zer du Jaunak atsegin?Ahariak milaka eskaintzea?Olioa ibaika isurtzea?Lehen-semea eskaini behar ote diotneure errebeldiaren ordain?Sabeleko fruitua,neure bekatuarenbarkamena eskatzeko?