10 Jasan behar ote ditutgaiztoaren etxea eta ondasunak,okerbidez eta sasineurrimadarikatuz sortuak?
11 Ontzat eman ote dezaketokerreko pisuaketa neurri faltsuak erabiltzea?
12 Hiri honetako aberatsekgogorkeriara jotzen dute;hemengo bizilagunakgezurra dariela mintzo dira,maltzurkeria besterik ez dute ahoan.
13 Horregatik,nik ere zigorrez jotzen zaitut,zure bekatuengatik hondatu egiten.
14 Jan, bai, jango duzu, baina ase ez;goseak erreko zaitu.Zerbait gorde nahiz ibiliko zara,baina ezin;eta zerbait gordeko bazenu ere,ezpataz suntsituko nuke.
15 Erein, bai, ereingo duzu,baina uztarik bildu ez;oliba-alea zapaldu, bai,baina zeure burua gantzutu ez;mahatsa zapaldu, bai,baina ardorik edan ez.
16 Omri erregearen aginduaketa Akaben familiaren ohiturakgordetzen dituzu:haien esanetara zabiltza.Horregatik,zuen hiria hondatua utziko duteta bizilagunak lotsa gorrian.Nire herriaren lotsaizunajasan beharko duzue».