6 Zerekin agertuko naizJaunaren aurrean?Zerekin,Jainkoari gurtza ematerakoan?Urteko zekorrakekarriko ote dizkioterre-oparitzat?
7 Zer du Jaunak atsegin?Ahariak milaka eskaintzea?Olioa ibaika isurtzea?Lehen-semea eskaini behar ote diotneure errebeldiaren ordain?Sabeleko fruitua,neure bekatuarenbarkamena eskatzeko?
8 Gizaki hori,irakatsi zaizu zer den ona,zer nahi duen Jaunak zuregandik.Hauxe: zuzenbidez jokatzea,on izaten saiatzea,eta zure Jainkoarekinapaltasunez bizitzea.
9 Deika ari zaio Jauna hiriari—zentzuzkoa dahari begirune izatea—:«Israelgo leinu eta herriko batzar,entzun!
10 Jasan behar ote ditutgaiztoaren etxea eta ondasunak,okerbidez eta sasineurrimadarikatuz sortuak?
11 Ontzat eman ote dezaketokerreko pisuaketa neurri faltsuak erabiltzea?
12 Hiri honetako aberatsekgogorkeriara jotzen dute;hemengo bizilagunakgezurra dariela mintzo dira,maltzurkeria besterik ez dute ahoan.