13 Beste lurraldeak, berriz,hondamendi bihurtuko dira,bertako bizilagunen erruz,beraien egiteen ordainetan.
14 Larra ezazu, Jauna, artzain-makilazzeure herria, zeurea duzun artaldea;bakarrik eta sastraka arteanbizi baita,inguruan lur emankorrakdituen arren.Larra bedi Baxan eta Galaadekolur marduletan, antzina bezala.
15 Ikusarazi berari mirariak,Egiptotik atera zenuenegunetan bezala.
16 Ikusiko dituzte herrieketa lotsatu egingo diraberen indarraz;hitzik gabe eta sorgorgeldituko dira.
17 Hautsa miazkatuko dute,sugeek eta narrastiek bezala.Dardaraz aterako diragordelekuetatik,ikaraz joko dute Jaunarengana,gure Jainkoarengana,eta begirune izango diote.
18 Zein zu bezalako Jainkorik,zeurea duzun herrianbizirik gelditueigaiztakeria barkatu,haien errebeldiari ezikusiaegiten diozun hori bezalakorik?Zure haserreak ez du beti irauten,onginahia baituzu atsegin.
19 Berriro ere errukituko zara gutaz,lurperatuko dituzugure gaiztakeriak,eta itsas hondora botakogure bekatu guztiak.